XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gainera beti bazen itxaropena hurrengo hauteskundeetan eskuindarrek irabazteko, batez ere Gil Roblesen irudi baliotsu eta esperantzagarria gogoan harturik, eta horrela gauzak franko zuzenduko ziren eta berau izanen genuke irtenbiderik onena.

- Baina gerlagileek ez zuten horrekin askiesten, totalitarismo oso bat bilatzen zuten eta gerlari hasera eman zioten.

- Eta behin gerla deklaratuta, zer postura hartu? Norekin joan behar nuen? Gorriekin ala zuriekin?.

- Zeren odolak gizonaren zainetan irakiten zuen egoera larri hartan oso zaila baitzen tartean gelditzen, hots, gorriak eta zuriak bidenabar arbuiatzen.

- Gorriek Eliza eta ordena desegingo zuten erabat.

- Ikusi besterik ez dago beren amorrua apezak, apezpikuak eta gainerako eliztiarrak jazartzen eta hiltzen, hala nola elizak erretzen.

- Beraz, haien kontra joan beharra zegoen.

- Nire erlisioak eta nire kontzientziak hala agintzen zidaten.

- Eliza katolikuak ere argi eta garbi postura hau hartu zuen, hots, nazionalen edo Francotarren alde eta gorrien kontra.

- Horra, ba: ni neure bizitza guztian Elizarekin egon naiz eta Elizaren zerbitzuko.

- Beraz, ez nuen zalantzarik egin: katoliko eta Elizaren seme leial bezala cruzadaren alde jarri behar nuen, erlisioak ez baitzuen beste salbabiderik.

GALDERA.- Alabaina, gogoratuko zara Eliza Katolikua ez zela gerlaren aldekoa (...).